Partida batean jaurtiketa guztiek ez dute berdina balio. Jaurtiketa libreko lerrotik lortutako saskiratzeek puntu 1 balio dute. Hiruko lerroaren (6,75 m) atzetik lortutako saskiratzeek 3 puntu balio dute. Gainerako saskiratzeak 2 puntu balio dute.

Partidaren amaieran, puntu gehien lortzen dituen taldea irabazle izango da.

Irudi honetan ikus dezakegu zenbat denbora geratzen den partida bukatzeko, 4. laurdenean jokatzen ari direla, berdinduta daudela eta talde bakoitzak egin dituen hutsegiteak.