Talde batean 5 jokalari mota daude:

Oinarria: botea ematen trebeena den jokalariak egiten du funtzio hau. Jaurtiketan eta pasean oso trebea da. Baloia bere zelaitik ateratzeko eta jokaldi bat hasteko arduraduna da.

Eskolta: oinarria estaltzeko eta hegalekoa bikoizteko arduraduna da, eta oinarriaren ezaugarri berdinak ditu.

Hegalekoa: normalean banakako teknikarik onena duen jokalariak egiten du funtzio hau, eta taldeko jaurtiketarik hoberena du.

Hegaleko pibota: barruko jaurtiketa ona izaten du, normalean oso altua izaten da eta barrutik jokatzeko ohitura izaten du.

Pibota: barruko jaurtiketa eta saskirako sartzeak menperatzen dituen jokalaria da, normalean zona barruan egoten da, eta pibot teknika oso ona dauka.

Nico Laprovittola, Real Madrileko oinarria.
Jeylon Brown, Retabet Bilbao Basket-eko eskolta.
Nahuel Del Val, Retabet Bilbao Basket-eko hegalekoa.
Nicola Mirotic, Bartzelonako hegaleko pibota.
Walter Tavares (Edy Tavares izenez ezaguna), Real Madrileko pibota.