Denborari dagokionez, 4 erregela desberdin daude:

3 segundu: Talde erasotzaileko jokalari bakar bat ere ezin da egon 3 segundu baino gehiago botilan, hondoko lerroaren, jaurtiketa libreen eta horiek lotzen dituen lerroaren arteko eremuan.

5 segundu: Jokalari batek ezin du pilota eskuetan 5 segundu baino gehiago eduki pasa, botarazi edo jaurti gabe. Edukitzekotan, jabetza galduko du.

8 segundu: Pilotaren jabe den taldeak 8 segundu baino gutxiagotan pasa behar du kontrako zelaira. Pasatzen ez bada, jabetza galduko du.

24 segundu: Saskipeko jaurtiketa saiatzeko gehienezko denbora da. Ez bada jarurtiketa egiten edo ez jaurtiketak ez badu uztaia ukitzen eta errebotea hartzen bada, jabetza galduko da.