Bi motatako arauak daude botearekin harremana dutena: pausuak eta bikoitzak.

Bikoitzak hiru motatakoak izan daitezke: bata da bi eskuekin bote egitea, beste bat da baloia botatzea, hartzea eta berriro botatzea, eta azkena da salto egitea jaurtitzeko, ez jaurti eta baloiarekin lurrera erori.

Beste araua pausuak dira: erregelamenduaren urraketa espezifiko bat aipatzeko erabiltzen da. Kirol honetan, pilota duen jokalariak zoruaren kontra errebotatuz mugitu behar du: hau da, bote eginez. Bi pauso bakarrik eman daitezke baloia bota gabe, bestela bere taldeak baloia galduko du.